CIFEST VOL. 02 LA MARATÓN

// 002 DORTSALA
// LINKEDIN

Maitena Salinas Beiztegi errendimendu handiko lidergo eta komunikazio mentorea da. Profesionalekin, erakundeekin eta instituzioekin lan egiten du, presentzia, irizpidea eta eragina garatzeko bidean lagunduz, eta emakumeen lidergoa baldintzatu duten egiturak eta markoak aztertuz. Bere ikuspegiak estrategia, kontzientzia feminista eta praktika uztartzen ditu, ikusezina dena benetako eta osasuntsuagoa den inpaktu bihurtzeko.

→ Mentoritza

LARUNBATA 06
10:00 – 13:00
JABETZE FEMINISTARAKO ETXEA ETA ESKOLA

Lidergoaren genealogia: ikusezinetik geldiezinera

Ez zatoz lideratzen ikastera. Dagoeneko egiten duzula aitortzera zatoz, zergatik askotan ikusezina izan den ulertzera… eta berriro oharkabean pasa ez dadin tresnak eramatera. Eta bidean dantzarako tartea badago, are hobeto.