2026.06.06 VITORIA-GASTEIZ
VOL. 02
La maratón

La maratón

// EMAKUME SORTZAILEEN JAIALDIA

→ 06.06.26
→ Goiuri jauregia, Vitoria-Gasteiz
→ 15:15 – 20:00

Sormenaren sektorean emakumeentzako espazioa ireki, ahotsa indartu eta ikusgarritasuna ematea da jaialdiaren abiapuntua. Diseinuaren, sormenaren eta kulturaren inguruko hitzaldiak, tailerrak, solasaldiak eta topaketak. Esperientziak partekatzeko, erreferente berriak eraikitzeko eta komunitatea sendotzeko topagune bat.

2024ko lehen edizioaren ondoren, aurten berriz ere elkartuko gara Maratoia kontzeptuaren inguruan, sormen komunitate anitzago, konektatuago eta ikusgarriago baten alde lanean jarraitzeko.

Izenak badu bere zergatia. Asteburu berean Gasteizen maratoi ezagun bat antolatzen da, eta irudi hori gurera ekarri nahi izan dugu; izan ere, emakume sortzaile askoren ibilbidea ere maratoi baten modukoa da askotan: nekeak, erritmo aldaketek eta oztopoek zeharkatzen duten bidea. Soldata arrakala, erabaki guneetan dagoen ordezkaritza falta edo oraindik ere gainditu behar ditugun egiturazko desberdintasunak ere hor daude.

15:15

Akreditazioak

15:45

Irteera lerroa

16:00

Marina Salazar

16:50

Mahai-ingurua

17:40

Hornidura

18:05

Clara Schmidt

18:25

Autoenfoque & Mina Barrio

19:15

Verónica Fuerte

IA bidezko irudi feministen sorrera

Ostirala 5
17:00 – 20:00

Femias-ekin

Aldarrikapen collagea: Portzelana errebeldeak

Larunbata 6
10:00 – 13:00

Marina Salazar-ekin

Komunikazio eta lidergo mentoritza

Larunbata 6
10:00 – 13:00

Maitena Salinas-ekin

Más información

3,

faqs

Sarrera erosten duzunean, baieztapen email bat jasoko duzu. Ekitaldiaren egunean, sarreran zure tiketa erakutsi besterik ez duzu egin beharko (mugikorrean edo inprimatuta), akreditazioa jasotzeko.

Ekitaldia Goiuri Jauregian egingo da, Gasteizko alde zaharraren erdigunean.

Goiuri Jauregia Gasteizko alde zaharrean dago, eta erdigunetik oinez erraz iritsi daiteke.
Garraio publikoan, tranbiaz etor zaitezke (“Legebiltzarra / Parlamento” geltokia) edo erdigunean geldialdia duten hiri autobusetako hainbat linearen bidez.
Autoz bazatoz, kontuan izan alde zaharrerako sarbidea mugatua dela. Horregatik, inguruko parkingetan aparkatzea gomendatzen dugu, hala nola Parking Dendaraba edo Parking Artium, eta handik oinez etortzea (5–10 minutu).

Bai, egunean zehar sartu eta atera ahal izango zara, akreditazioa sarreran erakutsita.

Sarrerak ez dira itzulgarriak, baina ezin bazara etorri, beste pertsona bati transferitu ahal izango diozu.

Jaialdiko sarrerak hitzaldietarako, azokarako eta ekitaldiko gune komunetarako sarbidea ematen du.
Tailerrak ez daude jaialdiko sarreraren barruan.

Ez. Tailerrek jaialditik aparteko sarrera dute. Jaialdira soilik etor zaitezke, workshop batera soilik apuntatu, edo bi esperientziak konbinatu.

Los talleres son sesiones de aforo reducido y requieren entrada específica. Tailerrak plaza mugatuko saio praktikoagoak eta gertukoagoak dira, eta sarrera espezifikoa behar dute. Plazak aldez aurretik egindako erosketaren bidez esleitzen dira.

Ekitaldia nagusiki gaztelaniaz egingo da.

Bai, plaza kopurua mugatua da, eta jarduera batzuetarako sarbidea erabilgarritasunaren arabera izango da. Sarrera aldez aurretik erostea gomendatzen dugu.

2,

Nola iritsi

Goiuri Gauregia,
Matxete plaza 1
Vitoria – Gasteiz

Nola iritsi

TG1 eta TG2 tranbia lineak
Legebiltzarra / Parlamento geltokia