CIFEST VOL. 02 LA MARATÓN

// 003 DORTSALA
// @NOQUEDATINTE
// NOQUEDATINTE.COM

Marina Salazar Bartzelonako artista eta diseinatzailea da, eta No Queda Tinte proiektuaren sortzailea. Bere praktikaren erdigunean “LOVJECTS” izeneko piezak daude: berreskuratutako objektuak, umorea, kritika eta distira uztartzen dituzten pop eskulturetan bihurtzen dituenak. Kitsch-etik eta berrinterpretaziotik egiten du lan, etxeko iruditxoak gaur egungo ikono bihurtuz. Bere lanek samurtasuna, ironia eta aktibismoa uztartzen dituzte, egunerokoari begirada afektibo eta subertsibo bat proposatuz. Bere piezarik ezagunenetako bat La Tetamundi da, Rigoberta Bandini-rentzat sortua Benidorm Fest jaialdirako.

→ Tailerra

LARUNBATA 06
10:00 – 13:00
MONTEHERMOSO KULTURUNEA

Portzelana errebeldeak: figuratxotik manifestura

Tailer honetan collage formatuan piezak sortuko ditugu, portzelanazko figura zaharren irudietatik abiatuta. Tradizionalki pasiboak izan diren figura horiek hackeatu egingo ditugu, haien esanahia irauliz eta mezuz, desiraz eta jarreraz betetako irudi aktibo bihurtuz. Paperak, aldizkariak eta bestelako material grafikoak erabiliz, parte-hartzaileek kartel tipografiko eta bisualak sortuko dituzte, artefaktu kritiko eta adierazkor gisa funtzionatuko dutenak. Eskuekin, intuiziotik eta jolastetik abiatuta iruditeria berriak eraldatzeko espazio bat izango da. Eskuekin pentsatu, mugitzen gaituena formara ekarri eta intimoa den hori kolektibo bihurtzeko.