CIFEST VOL. 02 LA MARATÓN
// 001 DORTSALA
// @COLECTIVAFEMIAS
// FEMIAS.ART
Femias proiektutik adimen artifizial sortzaileen alborapenak eta horiek gaur egungo gizartean izan ditzaketen ondorioak aztertzen ditugu. Ikerketaren, sorkuntza artistikoaren eta hezkuntza bisualeko ekintzen bidez, teknologia hauek iruditeria bakar eta hegemonikoak nola errepikatzen dituzten zalantzan jartzea dugu helburu.
Hortik abiatuta, IAekin harreman etikoago eta kolaboratiboagoak proposatzen ditugu, irudikatzeko modu inklusiboagoak eta kritikoagoak sustatzeko.
→ Tailerra
OSTIRALA 05
17:00 – 20:00
MONTEHERMOSO KULTURUNEA
IA bidezko irudi feministen sorkuntza.
Sorkuntza kolektiborako espazio bat izango da, non prompt inklusiboekin, erreferentzia bisualekin eta metodologia feministekin lan egingo dugun, adimen artifizial sortzailearen bidez irudi ez-hegemonikoak sortzeko.
Tailerrean, IAk iruditeria automatizatuak nola eraikitzen dituen hausnartuko dugu, eta pedagogia bisualetik zein praktika artistikotik narratiba horiek hackeatzeko estrategiak partekatuko dira.
HELBURUAK
Adimen artifizialak irudikapen bisualak nola sortzen dituen ulertzea, eta emaitzen atzean dauden logika estetiko, kultural eta botere egiturak identifikatzea.
Irudikapen bisual hegemonikoak deseraikitzea, IA sortzailea metodologia feminista eta intersekzionaletatik erabiliz, aniztasuna eta pentsamendu kritikoa sustatzeko.
Irudi ez-normatiboak esploratu eta sortzea, promptak, erreferentzia bisualak eta estrategia sortzaileak erabiliz, kultura bisual digitalean genero, arraza eta klase estereotipoak zalantzan jartzeko.